Subvenciones

Atrás

Aurrera doaz hondakinak biltzeko zerbitzu berria martxan jartzeko lanak

3
Edukiontzi berriak jartzen ari da Udal Elkartea Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian

26·01·2018


Otsailaren 1ean jarriko da martxan hondakinak biltzeko zerbitzu berria eta Udal Elkartea hainbat lan egiten ari da.

Edukiontziak aldatzen eta banatzen

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian kaleko edukiontziak aldatzen ari gara. Horrekin batera, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduei puntuz puntuko bilketarako edukiontziak banatzen ari gara.

Txartelak

Organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartelak postaz bidaltzen ari gara etxebizitza guztietara. Orio, Aia eta Getarian hasi dira iristen. Zarautz eta Zumaiako etxebizitzetara, berriz, datorren astean iritsiko dira.

Hondakin handien bilketa

Urtarrilaren 22an jarri da martxan etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzua (etxeko traste eta tresna handiak). Herri bakoitzean astean behin jasoko dira. Ikus hemen hondakin handiak noiz eta non atera behar diren.

Arreta eta Informazio bulegoak

Zabalik daude Arreta eta Informazio Bulegoak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, zalantzak argitzeko, txartelen gorabeherak konpontzeko.

Hondakinak ondo sailkatzeko laguntza

Hondakinak ondo sailkatzen laguntzeko esku-orria banatu dugu bost herrietako postontzi guztietan. Horrekin batera, webgunean hondakinen hiztegia jarri dugu eskura.

1 2 3