Noticias

Atrás

Eneko Merino Sastre irabazle kultura eta sormen industriak sustatzeko leloa eta irudia sortzeko lehiaketan

1
"Sorkide" lema eta irudia izan da irabazlea. 1.200,00 euroko saria eskuratu du. Zazpi proposamen aurkeztu dira eta Epaimahaiak proposamenen maila azpimarratu du.

31·10·2017


Urola Kostako Udal Elkarteak lehiaketa egin du, eskualdeko kultura eta sormen industriak sustatzeko bideratuko dituen ekimenetan erabiliko duen leloa eta irudia sortzeko.

Gaur, urriaren 31n, sari-banaketa ekitaldia egin dugu, aurkeztu diren proposamenak erakutsi, epaimahaiaren erabakia jakitera eman eta saria banatzeko.

Udal Elkarteak 2017an zehar eskualdeko kultura eta sormen industrien gaitasun, ahultasun eta beharren azterketa egin du "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" izeneko egitasmoaren bidez (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programaren laguntzarekin garatutako egitasmoa). Sektoreko enpresa, eragile eta profesionalekin hainbat topaketa egin ondoren, agerian geratu da arlo hori indartu eta sendotzeko premiazkoa dela sektorean sare bat eratzea, sektorea profesionalizatzea eta sektoreari ikusgarritasuna ematea. Horren haritik egin eta bideratu dugu lehiaketa hau.

Horrekin batera, aurrerantzean hainbat ekimen bideratuko ditu Udal Elkarteak eskualdeko kultura eta sormen industrien lehiakortasuna hobetzeko eta ekimen horiek identifikatzeko erabiliko den marka lehiaketa honen irabazlearena izango da.

Aurkeztu diren proposamenak eta Epaimahaiaren erabakia

Epaimahaia joan urriaren 25ean elkartu zen, proposamenak aztertu, proposamenak oinarrien arabera baloratu eta irabazlea aukeratzeko. Zazpi proposamen aurkeztu dira lehiaketara.

Epaimahaiak bereziki azpimarratu du aurkeztu diren proposamenen maila, lanketa eta egokitasuna.

Lehiaketaren irabazlea Eneko Merino Sastre izan da, "Sorkide, Uola Kostako Kultura eta Sormen Industriak" proposamenarekin eta 1.200,00 euroko saria eskuratu du.

 

 

 

1