Noticias

Atrás

La Diputación presentará el programa Etorkizuna Eraikiz el 13 de diciembre en Zarautz. Se suspende el acto.

Lan jardunean parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko herritar, empresa eta eragileak.

20·11·2016


Gipuzkoak aurrerapen handiak egin ditu azken bi hamarkadatan, lurralde adimentsu, iraunkor eta bateratzaile bat izateko bidean. Hala ere, beheraldi ekonomiko sakonak agerian utzi ditu Gipuzkoaren ongizate sistemaren indarguneak eta ahuldadeak; nabarmen utzi du atzoko edo gaurko arrakastak ez direla, inola ere, etorkizunerako berme bat. Erronka demografiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoen aurrean Gipuzkoaren gaurko jokabideak ezarriko ditu, epe ertain eta luzera, gure eredu sozialaren eta ekonomikoaren oinarriak.

Giro honetan, Gipuzkoaren iraunkortasuna eta ongizatea ziurtatzera bideratuta doazen proiektu ekonomiko, sozial eta kultural eraldatzaileak sortzeko Etorkizuna Eraikiz programa jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eragile anitzeko partaidetza dinamika bat,

  • Lurraldearentzako epe ertain luzera estrategikoak izango diren proiektuak hausnartu, identifikatu eta diseinatuko dituena
  • Erakundeetan gauzatuko diren esperientzia pilotuen eskutik proiektuekin esperimentatuko duena
  • Oinarri zientifikoko ezagutza sortuko duena, hausnarketa eta esperimentazio prozesuen oinarri gisa unibertsitateekin elkarlanean,
  • Nazioarteko sarea egituratuko duena egiaztatze eta ikaskuntza sistema gisa,
  • Eztabaida publiko eta soziala sustatuko duena gizarteratze prozesuaren eskutik.

Urola Kostako Udal Elkartetik Etorkizuna Eraikiz programaren atal eta proiektuak, eta guztioi baliagarriak izango zaizkigun baliabideak ezagutzeko lan jardunerako gonbidapena luzatzen dizuegu gure eragin esparruko eragile desberdinoi. Pertsonen eta enpresa elkarteen etorkizun hurbileko beharrei erantzuten diegun heinean erantzungo diogulako Gipuzkoaren garapen sozial eta ekonomikoari. Gainera, Etorkizuna Eraikizen baitan, modu batera edo bestera, lanean diharduen gure inguruko kasu praktikoren bat ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteak Zarautzen antolatu duen lan jardunean parte hartzera gonbidatzen ditugu Urola Kostako herritar, enpresa eta eragileak, etorkizuneko erronkak ezagutzeko, partekatzeko eta elkarrekin aurre egiteko.

  • Eguna: abenduak 13
  • Ordua: 15:00 (iraupena 75’)
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, 20800 Zarautz).

Aurrez izena eman behar da:

Telefonoz: 943890808, Emailez: harrera@urolakosta.eus

https://www.gipuzkoa.eus/eu/etorkizuna-eraikiz