Noticias

Atrás

Mintzalagun programaren bidez udan euskara praktikatzeko aukera. Izen-ematea ekainaren 20ra arte.

1
Ikasturte honetan 90 pertsona ibili dira 22 taldetan, astean behin elkartu eta euskara praktikatzen. Ikasturte amaierako ekitaldia Zarautzen, ekainaren 7an, “Andoni Egañarekin solasean” emanaldiarekin.

25·05·2018


Udan ere aukera euskara praktikatzeko

Aukera duzu udako Mintzalagun programan parte hartzeko eta euskara praktikatzeko. Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 20ra arte.

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan:

Ikasturte amaierako ekitaldia

Iritsi da ikasturte amaiera eta, ohi bezala, ekitaldi bat egingo dugu urritik ekainera mintzalagun programan parte hartu dutenekin. Guztira, 22 taldetan elkartuta, 90 pertsona inguru ibili dira mintzalagun programan ikasturtean zehar, Aia, Getaria, orio, Zarautz eta Zumaian

Ikasturte amaierako ekitaldia Zarautzen egingo dugu, ekainaren 7an, 18:30ean, Antoniano aretoan. Oraingoan, “Andoni Egañarekin solasean” emanaldia izango dugu.

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.

Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Urola Kostan 9 urte

2009an ekin genion Mintzalagun Programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.

Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak…

1