Noticias

Atrás

Urkome sariak: bozkatu!

Bozka bidezko sarirako lau hautagai aukeratu ditu Epaimahaiak. Bozka emateko aukera azaroaren 29ra arte, www.urkome.eus webgunean. Sari-banaketa azaroaren 30ean izango da, Azkoitiko Udaletxean.

22·11·2015


Aurten, laugarrengo aldiz emango dira Urkome sariak. 2009an izan zen lehengo edizioa eta bi urtez behin egin dira.

URKOME SARIEN helburua da Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea. 6 sari emango dira aurten eta horietako bat herritarren bozka bidezko sari irekia da.

BOZKA BIDEZKO SARIRAKO HAUTAGAIAK

Epaimahaiak, 2015-11-20ko bileran, bozka bidezko sarirako 4 hautagaiak aukeratu ditu. Honako hauek dira hautagaiak:

  • LANLUR: APP GEOREFERENCIADA QUE IDENTIFICA TERRENOS EN DESUSO, LABORES AGRARIAS  OFERTADAS  Y PERSONAL DEMANDANTE DE TRABAJO AGRARIO
  • EMPRESA DE JARDINERIA Y PAISAJISMO ECOLOGICO Y COMESTIBLE
  • KRISTALIZAZIO SENTIBERAK ABIAN
  • UDALEKUAK BEIZAMAN: BASERRI IZKUTUEN BILA

BOZKA NOLA EMAN

Interesa duten herritarrek bozka eman dezakete www.urkome.eus web orrialdean, azaroaren 29ra bitartean. Parte hartu!

Sari banaketa azaroaren 30ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Azkoitiko Udaletxeko batzar-aretoan.