Berriak
Atzealdea

"Covid-19a" Euskal Merkataritza-Sektorerako laguntza programa

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 29an bukatuko da

2020·05·29


Xedea

Helburua da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritza zuzenean babesteko eta laguntza ekonomikoa eskaintzeko, batez ere norberaren kontura lan egiten duten
pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei  eta enpresa txikiei laguntzeko, COVID-19aren eragina murrizteko eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzeko.

Eskaerak egiteko epea: 2020/05/30-2020/06/29

Aurrekontuko zuzkidura

7.500.000

Diruz laguntzen diren kontzeptuak:

a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14etatik  2020ko abuztuaren 31ra arte.

b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada.

d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin:

          1. Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak.

          2. COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 €.

          3. Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14 etatik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

2.- Inolaz ere ez da kontuan hartuko gastu gisa fakturetako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) .

3.- Ez dira onartuko gastuak, zeinen zenbateko garbia, BEZa kenduta, 100 euro baino gutxiago den.

Informazio gehiago: 

Izapidetza telematikoa

Dirulaguntzaren oinarriak