Iragarkiak

Atzealdea

Zarauzko Turismo Bulegoari eskumena eskuordetzan ematea

Zarauzko Turismo Bulegoari eskumena eskuordetzan ematea

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2014ko ekainaren 23an egin zuen ohiko bilkuran erabaki zuen turismoko lehiakortasun eta produktuen eskualdeko programak kudeatzeko eta koordinatzeko eskuordetza Zarauzko Turismo Bulegoari ematea, urtebetez.

Horrenbestez, eskumena eskuordetzan emateko akordioa argitara ematen da, 30/1992 Legearen 13. artikuluak ezarritakoa betez (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). GAO, 2014-06-30.