Iragarkiak

Atzealdea

2015eko aurrekontua: hasierako onarpena

2015eko aurrekontua: hasierako onarpena

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, 2015eko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena eman dio. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.