Berriak
Atzealdea

2019-20 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea ekainaren 3tik 14ra

Ikasketa horiek Zumaiako Soldadura Zentroan egiten dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira.

2019·05·31


Zumaiako Soldadura Zentroan 2019-20 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 3tik 14ra izango da. Interesa duten pertsonek zentrora deitu eta instalazioak ikusteko eta argibideak jasotzeko hitzordua eska dezakete.

Espezialitatea: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA

Nori zuzendua: ikasketa hauek dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza librerik izan ezkero, 17urtetik gorakoek ere izena eman dezakete.

Aurre izen-ematea: Ekainaren 3tik 14ra, Soldadura Zentroan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua: programaren helburua da, batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadurako ofizio edo lanbidearen oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Bi ikasturte: bi ikasturteko ikasketak dira eta lantzen dira, batetik, soldadura, fabrikazioa eta muntaketaren inguruko gai teorikoak eta praktikoak eta, bestetik, oinarrizko ikasgaiak (zientzia aplikatua, humanitate gaiak, orientazioa...). Bigarren ikasturtean ikasleek praktikak egiten dituzte bailarako lantegietan edo bailarako udalentzat. 

Hezkuntza arautua

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau hezkuntza arautuan sartzen da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatuta dago (Europar Batasunak batera kofinantzatutako jarduketa).

Argibideak eta izen-ematea

Soldadura Zentroa