Berriak
Atzealdea

45+Indartzen, 3. edizioa: informazio saioa egingo da abenduaren 6an

Zabalik dago izen-ematea azaroaren 12ra bitartean

2020·11·02


Laster ekingo zaio 45+Indartzen ekimenaren 3. edizioari.  Funtsean, 45 urtetik gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko 40 orduko prestakuntza-programa da. Zabalik dago izen-ematea azaroaren 12ra bitartean.

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera datorren ostiralean izango da, azaroaren 6an, goizeko 10:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, ostirala, 10:00etan
  • Non: on line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Esan bezala, 40 orduko prestakuntza prozesua izango da; 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo du; hain zuzen ere, azaroaren 23tik abenduaren 4ra. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 bakarkako saio jasotzeko aukera izango dute.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Urola kostako Udal Elkartea, Garapen Agentzia

Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus