Berriak

Atzealdea

"Adi Urola Kosta" programako prestakuntza saioak apirilaren 6an hasiko dira

Helburua da eskualdeko enpresei adimen lehiakorrerako tresnak eskaintzea

2016·04·03


Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen bat da, Gipuzkoako ETE-etan adimen lehiakorra erabiltzea sustatzen duena, enpresen eta lurraldearen posizionamendua hobetzeko.

Horretarako, enpresei prestakuntza (taldeko 5 saio) eta banakako aholkularitza (5 saio) eskainiko dizkizuegu, enpresak bakoitzak adimen lehiakorreko bere sistema diseinatzeko aukera izan dezan.

Proiektuan parte hartuz lortu ahal izango duzu:

  • Software libreen bitartez zeure enpresara egokitutako informazio sistema egokia.
  • Aldaketa-seinaleen ezagutza zehatza, garaiz.
  • Zein berrikuntza ditudan merkatuan besteetatik desberdintzeko jakitea.
  • Erabaki eraginkorragoak hartzeko gaitasun gehiagorekin aritzeko aukera.
  • Zure jarduera egokitutako erreminta bat izatea.

Prestakuntza saioak datorren apirilaren 6an hasiko dira. Aukera duzu izena emateko.

Izena-emateko eta argibideak jasotzeko: hemen