Berriak

Atzealdea

Aukera eskualdeko enpresentzat, proiektuak garatzeko

Hazilan proiektuaren 2. edizioa martxan dago. Eskualdeko gazte kualifikatuak eta eskualdeko enpresak elkarlanean.

2016·05·17


Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN praktika-programaren 2. edizioa jarriko du martxan.

Helburua da eskualdeko gazte kualifikatuak eta eskualdeko enpresa, erakunde eta ikastetxeak harremanetan jarri eta elkarlana bultzatzea. Hortaz, enpresa-proiektuak dituzten enpresen bila ari gara.

Ondoko zerrenda honetako gaien inguruko proiekturen eta ekintzaren bat garatu nahi baduzu, eskualdeko gazte edo gazte-talde baten laguntza eta aholkularitza espezializatua eskainiko dizkizugu:

ADMINISTRAZIOA, KUDEAKETA eta KALITATEA

  • Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa eta administrazioa
  • Kalitate sistemak nekazaritza eta elikadura sektorean
  • Lan arriskuen prebentzioa
  • Ingurumen-kudeaketa
  • Giza baliabideen kudeaketa: nominak, kontratazioak, gizarte segurantza
  • Sare sistemen administrazioa
  • Ekonomia eta finantzaketa azterketa
  • ISOen egokitzapena

SALMENTA eta KOMUNIKAZIOA

  • Marketina
  • Merkatu eta lehiakideen azterketa
  • Nazioarteko merkataritza
  • Komunikazioa kanpainak

DISEINUA eta PRODUKZIOA

  • Ingeniaritza
  • Diseinu Industriala
  • Modelaketa: Autocad, rhinoceros, Sketch up…
  • Produkzio mekanikoa: CAD/CAM eta mantentze-lanak
  • Industria antolakuntza: lean manufacturing, layout, hornitzaileen kudeaketa…
  • Programazioa
  • Sormena, diseinua eta diseinu grafikoa

SEKTORE ZEHATZEKOAK

  • Albaitaritza
  • Kirol negozioak
  • Kazetaritza
  • Animazio soziokulturala eta turistikoa
  • Gizarte integrazioa
  • Arkitektura
  • Ingeniaritza kimikoa, ingurumen-kimika eta kimika
  • Pedagogia eta gizarte hezkuntza
  • Mekatronika
  • Kalitate analisiak eta kontrolak (laborategian)
  • Arte ederrak

Proiektuak irailetik abendura garatuko dira eta Udal Elkarteak izendatutako koordinatzaile baten laguntza izango dute.

Zuen enpresa edo erakundean goiko zerrendako gai baten inguruko proiektu berri bat abian jarri nahi baduzue, edo martxan duzuen proiektu bati bultzada eman nahi badiozue, jarri gurekin harremanetan.

Programa hau eskualdeko enpresa eta erakundeentzat %100 diruz lagunduta dago.

Informazioa eta izen-ematea

Sakatu hemenInformazioa jaso edo izena emateko:

  • Urola Kostako Udal Elkartea (Aintzane Ruesgas)
  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.org
  • Edo sakatu hemen eta bete eta bidali formularioa

Ekintza hau POPV FSE 2014-2020 HAZILAN programa operatiboaren bidez garatu da. Proiektuaren %50 EGIFek finantzatzen du eta beste %50 Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektua GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatzen du.