Berriak
Atzealdea

Autonomoentzat LANBIDEren laguntza

Norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak. Guztira deialdiaren laguntzen zenbatekoa 3.000.000 eurokoa da.

2020·04·15


Helburua

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman behar diren norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak, zuzeneko galera ekonomikoa arintzea xede dutenak; laguntzen hartzaileek jarduera ekonomikoa etenda izan behar dute Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta, eta laguntza hauek jarduerari eusten laguntzeko emango zaizkie.

- Guztira deialdiaren laguntzen zenbatekoa 3.000.000 eurokoa da.

Pertsona onuradunak

Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututako aparteko prestazioaren titular diren pertsonak, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira. Prestazio hori jarduera etenda izateagatik ematen zaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean daudenei. Onuradunek, betiere, kolektibo hauetakoren batekoak izan behar dute:

  a) Enpresaburuak eta banako profesionalak.

  b) Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.

Eta, 2020k martxoaren 14an ondorengoak betetzen dituena:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
  • Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
  • Negozio-lokal baten errentari izatea, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.
  • Esklusiboki jardutea etenda geratu den jardueran.

OHARRA: betekizunak alarma-egoerak irauten duen bitartean bete beharko dira, bai eta, gutxienez, egoera hori amaitu ondoko lau hilabeteetan ere. Halaber, onuradunak alta emanda egon beharko du –aldi horretan, gutxienez– EJZn eta Gizarte Segurantzan.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak. Alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteei dagozkienak izango dira.

b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira. diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko martxotik (hil hori barne) alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteetara bitarteko aldiari dagozkionak izango dira.

Gehieneko laguntza

  • Onuradun bakoitzak gehienez,  3.000 euroko laguntza jasoko du, banakako enpresarien kasuan.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 3.000 euro baino handiagoa izango kide guztien artean. Formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 3.000 euroei.

Eskaeren izapidetzea: 
Dirulaguntza-eskabideak eranskineko ereduaren arabera aurkeztu behar dira, egoitza elektronikoaren bidez. Lanbideren web-orrian esteka bat egongo da: https://www.lanbide.euskadi.eus

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:  

a) Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa ematea onartzen duen ebazpena; prestazio horren hartzaile izango dira Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean dauden pertsonak.

b) Negoziorako lokala alokatzeko gastuak.

c) Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izana egiaztatzen duen agiria, hala badagokio.

Eskaerak egiteko epea:
2020.04.16 - 2020.09.30

Informazio gehiago: 

DIRU LAGUNTZAREN OINARRIAK
DIRU LAGUNTZAREN XEHETASUNAK