Berriak

Atzealdea

Berriz Enpresa programaren aurkezpena, abenduaren 2an, Zarautzen

Aholkularitza eta laguntza zerbitzu integrala da, ostalaritza eta merkataritzako negozioak eskuz aldatzeko.

2015·11·30


Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Eusko Ganberek garatutako BERRIZ ENPRESA programaren helburua da enpresen jarraipena erraztea Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan.

BERRIZ ENPRESAK laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren premiak kontuan hartuta.

Zure negozioa eskualdatu nahi baduzu...

BERRIZ ENPRESAK babesa emango dizu eskualdatze prozesuan:

  • Aholkularitza emanez zure helburua lortzeko eman beharreko urratsei buruz.
  • Balizko bezeroak aktiboki bilatuz.
  • Komunikazio plana eta negozioaren salmenta txostena egiten lagunduz.
  • Negozioaren balorazio ekonomikoa egiten lagunduz.
  • Eskualdatzearen itxiera prozesuan lagunduz.

Negozio bat erosi nahi baduzu...

BERRIZ ENPRESAK babesa emango dizu zeure negozioa eros dezazun:

  • Negozioak aktiboki bilatuz zure profil profesionalaren arabera.
  • Hautatutako negozioa eta bere bideragarritasuna aztertzen lagunduz.
  • Enpresa plana egiten lagunduz.
  • Eskualdatzearen itxiera prozesuan eta enpresa berriaren martxan-jartze prozesuan lagunduz.
  • Dohaineko zerbitzua.

Programaren informazio gehiago izan dezazuen BERRIZ ENPRESAREN aurkezpena izango da:

Data: 02/12/2015
Ordutegia: 14:30
Lekua: Urola kostako Udal Elkartea. Urdaneta Bidea, 6-Abendaño Industrialdea. Zarautz

Aurkezpenak ordu beteko iraupena izango du gutxi gora behera

Zure partehartzea espero dugu programa zuen interesekoa bada, baieztapena eskatzen da telefonoz 943 000 285 telefono zenbakira deituaz.

Edo posta elektroniko bat aelzaurdi@camaragipuzkoa.com helbide elektronikora bidaliaz.

Informazio gehiago: 943 89 08 08, enpresa@urolakosta.org

Ikus esku-orria hemen

Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.