Berriak
Atzealdea

Bertan behera geratu da aurtengo Euskal Kosta Krosa lasterketa

Lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzerik ez dagoela eta, aurten ez da ospatuko lasterketa

2020·07·30


Aurten ez da ospatuko Euskal Kosta Krosa lasterketa. Lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzeko baldintzarik ez dagoela eta, bertan behera geratu da lasterketaren 4. edizioa.

Udazkenean bertan ekingo zaie datorren urteko lasterketarako antolakuntza-bilerei. Antolatzaileen helburua da, mundu mailako pandemiak ahalbidetzen duen heinean, 2021.urteko edizioa normaltasun osoz aurrera eramatea; beti ere, parte hartzaileen, boluntarioen eta ikusleen osasuna lehenetsi, eta segurtasuna bermatzeko baldintza egokiak baldin badira.

Lasterketaren jatorria

Euskal Kosta Krosa lasterketa ibiltaria da, Kostako bost udalek bat eginda, Urola Kosta Udal Elkartearen bidez. Hau da, probak edizio bakoitzean udalerri batean irteera eta bukaera izan ohi  du. 2017an egin zen lehen edizioa Zumaian; 2018an Zarautzek hartu zuen lekukoa eta iaz Getarian hasi eta amaitu zen lasterketaren hirugarren edizioa.

Lasterketaren helburua da, bost udalerrien arteko harremanak sendotuz eta indarrak batuz, bailara ikuspuntua bultzatzea Urola Kostako eskualdea ezagutzera emateko. Kalitatezko kirol proba antolatzearekin batera, bailarako turismoa sustatzea du xede egitasmoak.