Berriak
Atzealdea

Bi ikastaro berri lan bila dabiltzanentzat

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro berri emango ditu otsailean

2019·01·29


Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro berri emango ditu otsailean. Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • KONPETENTZIAK HELBURUETAN ZEHAZTU:

Ikasi zure konpetentziak ebaluatzen eta helburuetan zehazten.

  • Data: Otsailak 8 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara.
  • EGIN SALTO AUTOENPLEGURA:

Zure kabuz lan egiteko sentsibilizazioa.

  • Data: otsailak 19 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania.

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Otsaileko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen:

 

Informazio gehiago

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus