Berriak

Atzealdea

Bidea 2016: Euskal Herria zeharkatzeko 32 ibilaldi. DSS2016

Lehen bi etapek gure eskualdea zeharkatuko dute: Donostia-Zarautz, Zarautz-Deba. Izena emateko epea zabalik.

2016·03·16


DSS 2016ko egitarauaren barruan 2016 bidea proiektua jarri dute martxan.

Igandero, martxoaren 27tik urriaren 30era, 2016 bidea proiektuak Euskal Herri guztia zeharkatuko du, gidatutako 32 mendi-etapa eta 100 ekintza kultural baino gehiago dituen ibilbide batekin. Hori da 2016 bidearen apustua, mendizaletasuna eta kultura bezalako bi diziplina uztartzea, alegia.

Lehen 4 etapetan izena emateko epea zabalik dago honezkero.

  • Lehen etapa: Donostia-Zarautz, 2016-03-27
  • Bigarren etapa: Zarautz-Deba, 2016-04-03

EMAN IZENA!

Parte-hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, eta gehienez ere 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean. Izena ematearen kostua 7* eurokoa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek % 20ko deskontua izango dute; langabetuek % 50koa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek.

Informazioa eta izen-ematea: 2016bidea.dss2016.eu