Berriak

Atzealdea

Bisita teknikoa egin dute Donostiako turismo arloko 47 enpresa eta profesionalek Urola Kosta eta Debabarrenako turismo eskaintza ezagutzeko

3
Foru Aldundiak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Debegesak antolatu dute, gure turismo eskaintza zuzenean ezagutzeko, ondoren beren bezeroei eskaintza horren berri emateko.

2018·04·25


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuak, Urola Kosta eta Debabarrenako eskualdeekin lankidetzan, bisita teknikoa antolatu eta egin du gaur, apirilaren 24an, bi eskualde horien baliabide eta produktu turistikoak turismoaren arloko enpresa eta profesionalei ezagutzera emateko.

Bisitan parte hartu dute Donostiako eta inguruko turismoaren arloko 47 enpresa, profesional eta eragilek (turismo bulegoak, hotelak, turismo gidak…) eta egitarau bete-betea izan dute.

Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan baliabide eta produktu turistiko aipagarri ditugu, adibidez, bien artean kokatzen den Euskal Kostaldeko UNESCOko Geoparkea, geoturismo europarrean erreferente bihurtu dena. Horrez gain, herriz herri hainbat eskaintza interesgarri ditugu.

Bisita teknikoa Orion hasi da. Bertan, arraunarekin eta beste ur-kirolekin lotzen den eskaintza turistikoa ezagutu dute. Zarautzen, aldiz, txakolina eta Aiako gazta dastatu dituzte itsas ondoko mahastietan. Mutrikun, Gune Historikoko Multzo Monumentalean zehar ibili dira eta Arrantzaleen Kofradian luncha izan dute. Ondoren, Debatik Zumaiara itsasontziz joan dira, bertako Flysch-a ikusteko eta Geoparkeko zenbait zehaztasun ezagutzeko. Bukatzeko, Balentziaga Museoko erakusketa berriaren informazioa jaso dute.

Bisita teknikoa arrakastatsua izan da eta bertaratutakoek aukera paregabea izan dute, eguraldia lagun, gure baliabide eta produktu turistikoak bertatik bertara ezagutzeko.

1 2 3