Berriak

Atzealdea

Bisitak enpresei eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduei, hondakinei buruzko datuak biltzeko

Bisiten helburua da da datuak biltzea, 2018ko urte hasieran hondakinak gaika biltzeko martxan jarriko den sistema berria antolatzeko.

2017·09·18


2018ko urte hasieran hondakinak gaika biltzeko sistema berria jarriko du Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian. Sistema berrian hondakinak gaika biltzeko puntuz puntuko zerbitzua izango dute enpresek eta ostalaritza eta merkataritzako sortzaile ertain  eta handiek:

  • Merkataritza eta ostalaritzako sortzaile ertain eta handiak: puntuz puntu honako frakzioak jasoko dira: hondakin organikoak, papera-kartoia eta errefusa.
  • Enpresak: industrialdeetan puntuz puntu bilduko dira honako frakzioak: organikoa, errefusa, ontzi arinak, egurra, kartoia eta plastiko filma/poliespana.

Bisitak irailaren 20tik aurrera

Hori dela eta, irailaren 20tik aurrera Udal Elkarteko Hondakinen Bilketa Zerbitzuko kale hezitzaileek bisitak egingo dituzte eskualdeko enpresa eta establezimenduetara, hainbat datu biltzeko: enpresa edota establezimendu bakoitzak sortzen dituen hondakin motak, sortzen dituen kopuruak, beharko dituen edukiontziak…

Horrekin batera, bisita horietan enpresa eta establezimenduek aukera izango dute sistema berriaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko.