Berriak
Atzealdea

Zabalik dago Datuak Babesteko araudira egokitzeko tailerrean izen emateko aukera

Tailerra %100 diruz lagunduta dago Urola Kostako enpresentzat.

2019·06·27


Iaz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 EB, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera ezarri beharrekoa), eta, ondoren, 2018ko abenduaren 5ean Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa argitaratu zirenetik, enpresa orok du araudi berrira egokitzeko betebeharra.

Datuak babesteko erregelamendu orokorraren arabera, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek ezinbestekoa dute, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzeko, araudi berriak eskatzen dituen printzipioak, neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak ezartzea.

Tailerraren helburua

Tailer honen helburua da Urola Kostako enpresei bidea erraztea indarrean jarri berri den Datuak Babesteko erregelamendura egokitu daitezen. Horretarako, informazioa, prestakuntza eta ezarpenerako aholkularitza eskainiko zaie.

Tailerrak taldeko prestakuntza (8h) eta 2 tutoretza saio izango ditu. Amaieran, enpresa parte-hartzaile guztiek izango dute egokituta datuak babesteko segurtasun dokumentua.   

Saio teorikoen edukia

  1. Sarrera. Kontzeptuak
  2. Datuak Babesteko printzipioak.
  3. Datuak babesteko agentzia.
  4. Fitxategien tratamendua
  5. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa
  6. Ekintza planaren garapena eta inplementazioa
  7. Kasu praktikoak

Ikastaroa gaztelaniaz izango bada ere, dokumentazioa euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da eta enpresek nahi duten hizkuntzan egin ahal izango dute beren proiektua.

Tailerra: 2 saio aurrez aurre eta tutoretzak

Taldeko prestakuntzako saioak izango dira uztailaren 4ean eta 11n (osteguna), 09:30etik 13:30era (guztira 8 ordu). Ondoren enpresa parte-hartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira.

Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da. Tailerra %100 diruz lagunduta dago Urola Kostako enpresentzat.

Tailerrari buruzko informazio guztia, hemen

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago nahiz izanez gero, bidal iezaguzu e-posta bat zure izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz, edota deitu iezaguzu. 

Prestakuntza tailer honetan parte hartu nahi baduzu, bete ondorengo izen-emate orria

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus