Berriak
Atzealdea

Dena prest datorren asteleheneko online topaketetarako

Experientziak enpresak ordezkatuko du Urola Kosta eskualdea “Harimakilatik ihesi” egitasmoa aurkeztuta

2020·11·20


Eskualdeaz haratago sektorea saretzen jarraitzeko helburuarekin, esperientziak trukatzeko networking saio berri bat antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako, Bizkaiako eta Nafarroako 7 erakundek, Garapen-en ( Euskadiko Garapen Agentzien elkartea) aterkipean eta INNobasqueren laguntzarekin. Ekimenaren sustatzaileetako bat da Urola Kostako Udal Elkartea.

Topaketak datorren astelehenean (azaroaren 23an), arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara bitartean egingo dira; aurrez aurre Getxon. Edozein kasutan, streaming bidez jarraitzeko aukera eskainiko da.

Dagoeneko laugarrena den edizio honetan, guztira, 7 proiektu aurkeztuko dira. Urola Kostaren kasuan, Experientziak enpresak "Harimakilatik ihesi" egitasmoa  aurkeztuko du. Hauek dira topaketan aurkeztuko diren proiektuak: 

  1. Peace of Mind Cia
  2. ElektrART
  3. Estudio-taller Joyería-arte floral Idoia Lizeaga Iturralde
  4. ANTespacio
  5. B-IDEA Flujos Creativos
  6. Experientziak - Harimakilatik ihesi
  7. GIRABIRA

Dagoeneko eskuragarri dago topaketak streaming bidez jarraitu ahal izateko lotura.

 

Eskuragarri dago topaketen EGITARAUA

Oraingo honetan, espazio publikoa izango da aztergai; hau da, nola uztar litezke espazio publikoa, eta sormen eta kultura adierazpena oraingo errealitate berrian? Osasun-krisiak sortu duen testuinguru berrian ezinbestekoa dirudi jarduera kulturalak birpentsatu eta sormen adierazpenetarako eremu publikoak birdiseinatzea. Ekitaldi, ikuskizun eta sormen eta kultura proiektu ugari geratu dira bertan behera; etorkizunari begira, ezinbestekoa da  sektoreko eragileen arteko hausnarketa estrategiko bat abian jartzea. Horretara datoz topaketak.

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808