Diru-laguntzak

Atzealdea

Diru-laguntzak 2017: enpresak sortzeko, lanpostuak sortzeko, inbertsioak egiteko eta lankidetza egitasmoak garatzeko.

Diru-laguntza horietarako 230.000,00 euro erabiliko dira.

2017·07·19


Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko:

  1. Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (60.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera. Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2017-09-30.
  2. Enpleguaren sustapena (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): prestakuntza jaso ondorengo kontratazioetarako diru-laguntzak dira. Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakuntza bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi osokoa). Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epea: 2017-11-15etik 2017-12-29ra.
  3. Inbertsioetarako diru-laguntzak (50.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2017an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30,  betiere, gehienez, 2.000,00 euro. Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2017-09-30.
  4. Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2017-09-30.

Diruz lagunduko dira 2017an garatzen diren jarduerak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, hau da, epealdi horretan sortutako enpresak, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak.

Eskabideak aurkezteko epea

  • 1, 3 eta 4. diru-laguntza lerroak: epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean eta amaitu 2017ko irailaren 30ean.
  • 2. diru-laguntza lerroa: eskabideak aurkezteko epea hasiko da 2017-11-15ean eta amaitu 2017-12-29an.

Eskabideak aurkezteko lekua

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Ordutegia: 8:00-15:00

Argibideak eta informazioa

Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko ereduak (orokorra eta diru-laguntza mota bakoitzarena) eta zuriketak egiteko eranskinak.

OINARRIAK

ESKABIDEA EGITEKO ERANSKINAK

Ondoko eranskinetako bat aurkeztu behar da eskabide orokorrarekin batera, eskatzen den diru-laguntza-motaren arabera:

ZURIKETETARAKO ERANSKINAK

Zuriketak: enpresen sorrera

Zuriketak: lanpostuen sorrera, kontratazioak

Zuriketak: inbertsioak

Zuriketak: lankidetza-egitasmoak

Eranskin guztiak editatzeko formatuan, karpeta konprimitu batean. Hemen