Berriak

Atzealdea

Diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko

Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da. Orotara 72.000,00 euro emango dira diru-laguntzatan.

2018·10·15


Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. 72.000,00 euro emango dira diru-laguntzatan. Ekimen hau enplegua sustatzeko 2018ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.Eskabideak aurkezteko epea amaituko da azaroaren 5ean.

Azken hiru-lau urteetan langabezia tasak behera egin du gure eskualdean, nahiz eta oraindik ere, krisialdiaren aurreko urteetako tasetatik urrun ibili. Hala ere, gizatalde batzuk beste batzuk baino zailtasun handiagoak dituzte lana lortzeko (emakumeek edo 45 urtetik gorakoek…). Horrekin batera, krisialdiak eragin nabarmena izan du enpresen lehiakortasunean eta urte zailak igarotzen ari dira enpresa asko eta asko, merkatuaren eskakizunetara moldatzeko eta berritzeko ahaleginean.

Deialdi honen helburua, beraz, bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta, ondorioz, lehiakortasuna hobetzen; eta, beste alde bestetik, enplegurako politika aktiboak indartu eta lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten gizataldeetako pertsonak kontratatzea saritzea. Hori lortzeko, hain zuzen ere, bideratu da eskualdeko enpresentzako diru-laguntza deialdi hau, langabeak kontrata ditzaten.

Diru-laguntzen deialdi hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatuko dute. Diru-laguntza hauetarako 72.000,00 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da, horietatik 70.235,45 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 1.764,55 euro Urola Kostako Udal Elkarteak.

Deialdi hau kokatzen da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2018ko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen barruan (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza deialdia, enplegua sustatzeko toki ekintzetarako: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko ebazpena, EHAA 2018-06-20).

Diru-laguntzak

Deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresa txiki eta ertainei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatzeko.

Eskabideen balorazioan bereziki baloratuko dira emakumeak edo kontratatzen dituzten enpresen eskabideak.

Deialdi honen bidez diruz lagunduko diren kontratazioek hasi behar dute 2018ko irailaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitartean eta diruz lagundutako epea amaituko da, beranduenez 2019ko ekainaren 30ean. Adibide gisa, diruz lagundutako epealdia 6 hilabetekoa baldin bada, 6 hilabete horiek aipatutako epealdiaren barruan egon behar dute, hau da 2018ko irailaren 1etik 2019ko ekainaren 30era doan epealdiaren barruan.

Diru-laguntza eskatu ahal izango da deialdi hau argitaratzeko unean dagoeneko formalizatuta dauden kontratuentzat (betiere 2018-09-01etik aurrera egin bada) edo oraindik egin gabe dauden kontratuentzat.

Kontratuen iraupena eta lanaldia

Diruz lagunduko diren kontratuak izango dira gutxienez 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Diru-laguntzen zenbatekoa izango da 6.000,00 euro edo 9.000,00 euro, kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien arabera.

Kontratatutako pertsonak

Diru-laguntza eskuratzeko, kontratatutako pertsonak hainbat baldintza bete behar ditu (ikus oinarriak), besteak beste:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egongo da enplegu eskatzaile gisa, langabezia egoeran kontratua egiteko unean.
  • Bere lana egingo du (edo atxikita egongo dira) eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) kokatutako lantokietan.
  • Eskabideen balorazioan lehentasuna izango dute eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatutako pertsonak kontratatzen dituzten eskabideek.

Eskabideak

Eskabideak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Epea amaituko da 2018ko azaroaren 5ean.

Bete behar diren baldintzak

Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.

Oinarriak

Oinarriak eta eskabideak egiteko ereduak eskura dituzu hemen: