Berriak

Atzealdea

Egokitu zure enpresaren kudeaketa sistema ISO 9001:2015 Araura

Prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskualdeko enpresentzat, martxoan, Zarautzen.

2017·02·08


ISO 9001:2015 arauaren behin betiko bertsioa 2015eko irailean argitaratu zen. Horregatik, ISO 9001 arauaren aurreko bertsioetan oinarritutako kalitateko kudeaketa sistema duten enpresek, 2015eko bertsiora egokitzeko aldaketak egin behar dituzte. ISO 9001:2008 arauan emandako ziurtagiri guztiak 2018ko irailaren 14ra arte balio dute, baina hortik aurrera iraungitzat joko dira.

Hori dela eta, zure enpresan oraindik ez badituzue egokitzapenak egin edota laguntza behar baduzue, eman izena Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu duen tailer praktikoan: “EGOKITU ZURE ENPRESAREN KUDEAKETA SISTEMA ISO 9001:2015 ARAURA”.

Tailerra 2 fasetan dago banatuta: lehenengo fasea teorikoa da eta bere helburua da arauaren aldaketak eta zehaztasunak ezagutzea eta kontzeptu berriak barneratzea. Bigarren fasea, berriz, praktikoa izango da, lehen fasean landutako kontzeptuak praktikara eramango ditugulako eta enpresa bakoitzaren ekintza plana landu eta egin beharreko aldaketak egiteko laguntza emango dugulako.

Tailerra Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Urdaneta 6 -Zarautz)  izango da, martxoan zehar:

Fase teorikoa:

  • Egunak: Martxoak 1 eta 8 (asteazkena)
  • Ordutegia: 9:30etik 14:30era

Fase praktikoa:

  • Egunak: Martxoaren 13tik 31ra (2 saio, enpresa bakoitzarekin adostuko dira)
  • Ordutegia: enpresa bakoitzarekin adostuko da

Urola Kostako eskualdeko enpresentzat %100 finantzatuta dago.

Argibideak eta izen-ematea:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)
  • Tel. 943890808, enpresa@urolakosta.eus

Ikastaroari buruzko esku-orria eta izena emateko orria

Ikastaroaren inguruko xehetasunak,datak, ordutegia....
Izena emateko eskabidea.