Berriak
Atzealdea

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra, lanerako gaitasunak eskuratzea izango dute jomuga azken 8 online ikastaroek

Norberaren gaitasunak hobetzea dute xede saioek.

2020·06·23


Norberaren gaitasunak hobetzea dute xede saioek. Jorratuko diren gaiak hauek dira: nola jokatu estres egoeren aurrean, emozioen kudeaketa, sormen lantzea eta aldaketa prozesuak aukera gisa ulertzea.

Ekainean hasi eta uztailera bitartean, guztira,  hamalau ikastaro antolatu dira lan bilaketa eta telelana errazteko formakuntza egitasmoan.  “Lana bilatzeko eta telelana errazteko online ikastaroak” zikloaren azken txanpan, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean, 8 ikastaro eskainiko dira. Denek, lanerako gaitasunak hobetzea dute helburu.

Oinarrian, 4 ikastaro izango dira baina bikoiztuta eskainiko dira. Goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean langabetuei luzatuko zaie eskaintza; arratsaldean izango da lanean ari direnen txanda: 16:00etatik 18:00etara. Kasu honetan lan egoeraren arabera banatu da eskaintza; giza talde bakoitzaren egoera eta helburuak ezberdinak direla ulertuta. Estrategikoki egin da banaketa, partaideen egoeraz hobeto hausnartu eta lanketa eraginkorragoa izan dadin.

Online ikastaroak, guzti-guztiak doakoak dira eta lan merkatuaren ezagutza zabala duten adituek eskainiko dituzte. Saioak independenteak dira; hau da, nahi adina ikastaro egin ditzake herritarrak.

Hain zuzen ere, COVID-19ak sortutako egoera berriei aurre egiteko erremintak landuko dira. Hilaren 29an (astelehena) estres egoeren aurrean nola jokatu erakutsiko da, eta 30ean (asteartea) lan merkatuan sortutako krisiari aurre egiteko alderdi emozionalaren kudeaketaren inguruan jardungo dute adituek. Uztailaren 1ean (asteazkena), aldaketa prozesuen aurrean sormen gaitasuna lantzeko hainbat aholku eta metodologia eskainiko dira eta, uztailaren 2an (osteguna) aldaketa prozesuak aukera gisa nola ulertu azalduko da.

Izen-ematea

Plaza kopurua mugatua da; gehienez, eskualdeko 15 partaidek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. Gehiago izanez gero, hautaketa prozesua jarriko da martxan.

Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Behin galdetegia beteta NAN-a bidali beharko da ondorengo posta elektronikora: lanpoltsa@urolakosta.eus

Ibilbide oparoa

COVID-19 birusak sortutako osasun-krisiak hamaika albo-kalte eragin du gurean. Hala, Udal Elkarteak bere baliabide guztiak bideratu ditu eskualdeko eragileei krisi-egoerak sortutako kalteen aurrean ahalik eta babes eta laguntza gehien bideratzeko. Besteak beste, langabeei eta lan bila dabiltzanei begirako zerbitzua indartu du Garapen Agentziak.

Ikastaro hauek kalitatezko formakuntza jasotzeko aukera bat gehiago dira, laneko egoera berrietara moldatzeko tresna baliagarriak. Orain arte, harrera ezin hobea izan dute ikastaroak.  direla azpimarratu dute. Parte hartzaileen hitzetan ikastaroak “aplikagarriak eta oso praktikoak” izan dira.

Informazio gehiago:

Informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea 
Vanessa Garcia, Olaia Sainz 

  • Tel. 943 890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus