Agenda

Atzealdea

Ekiten tailerra: zure enpresa ideia lantzen eta garatzen laguntzeko

Asteazkenero, 2016eko maiatzaren 11tik ekainaren 8ra, guztira 5 saio
10 MAI 7 EKA

Zer dira Ekiten tailerrak?

EKITEN TAILERRAK zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta  beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Norentzat da?

  • Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
  • Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

Datak, iraupena eta lekua

  • Asteazkenero (5 saio)
  • 2016eko maiatzaren 11tik ekainaren 8ra
  • Ordutegia 9:30etik 13:30era
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Informazio gehiago hemen