Berriak

Atzealdea

Ekiten tailerra: zure enpresa ideia lantzen eta garatzen laguntzeko

4
Asteazkenero, 2016eko maiatzaren 11tik ekainaren 8ra, guztira 5 saio

2016·04·12


Zer dira?

EKITEN TAILERRAK zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta  beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Norentzat da?

  • Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
  • Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

Datak, iraupena eta lekua

  • Asteazkenero (5 saio)
  • 2016eko maiatzaren 11tik ekainaren 8ra
  • Ordutegia 9:30etik 13:30era
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Landuko ditugun gai eta edukiak:

  •  1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana
  •  2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka
  •  3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia
  •  4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen
  •  5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazioa eta izen-ematea

Argibideak jasotzeko edo izena emateko, bete eta bidali beheko formularioa edo deitu telefonoz.

Enpresa Sustapeneko Zerbitzua, Tel. 943 890808

1 2 3 4