Berriak

Atzealdea

Ekiten tailerra: zure enpresa ideia lantzen laguntzeko. Azaroaren 9an lehen saioa.

2
Azaroaren 9an hasiko da tailerra. Taldea osatu da, baina baduzu aukera oraindik izena emateko.

2016·11·03


Zer dira?

EKITEN TAILERRAK zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta  beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Norentzat da?

  • Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
  • Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

Datak, iraupena eta lekua

  • Asteazkenero (6 saio)
  • 2016ko azaroaren 9tik abenduaren 13ra
  • Ordutegia 9:30etik 13:30era
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Landuko ditugun gai eta edukiak:

  • 1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana
  • 2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka
  • 3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia
  • 4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen
  • 5. saioa: Bideragarritasun tailerra: bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin
  • 6. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Argibide gehiago eta izen-ematea hemen

1 2