Atzealdea

Enplegu sustepenera bideratutako diru-laguntzak

Abenduaren 28an amaituko da enpleguaren sustapenera bideratutako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea

2018·12·21


Enpleguaren sustapenera bideratutako diru-laguntza lerroan eskabideak aurkezteko epea hurrengo ostiralean, abenduaren 28an, amaituko da.

Hona hemen aipatu deialdiaren diru-laguntza lerroaren ezaugarriak, laburbilduta:

Enpleguaren sustapena (115.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira. Bi programa ditu diru-laguntza lerro honek:

  • Prestakuntza Bonoaren programa:
  • Berrikuntza aurreratuan ikastaroa egin eta bonoa eskuratu duenen bat kontratatuz gero, diru-laguntza zuzenean eskuratuko du enpresak.
  • Bonoa eskuratu dutenen perfilak ikusgai daude ondorengo blog-ean

Diruz lagundutako kontratua izango da, gutxienez, 6 hilabetekoa, eta kontratuaren alta datak izan behar du 2018koa.

  • Kontratazioa+Jarraipena programa:
  • Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa). Kontratu mugagabeek diru-laguntza handiagoa jasoko dute.
  • Kontratatzen den pertsonak langabezia egoeran egon behar du diruz lagundutako kontratua egiten den unean.

Deialdia, oinarriak eta argibideak

Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean: http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak

Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus