Berriak
Atzealdea

Enpresa kudeaketa ikastaroa pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

20 orduko prestakuntza osoa egiteaz gain, aukera eskainiko da moduluka izen emateko.

2019·09·11


Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako enpresa kudeaketa orokorrari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko  hausnarketa sustatzea. Aldi berean, kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko bidean, hainbat erreminta eskainiko zaizkie parte hartzaileei.

Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da  Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Saioak irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean eskainiko dira; goizez, 09:30etik 13:30era. 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko denez, aukera izango da ikastaro osoa egiteaz gain, moduluka izen emateko.

Hona hemen prestakuntza ikastaroaren gaitegia, saioz saio:

  • 1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra. Data: Irailak 30
  • 2. saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikorako erremintak. Data: Urriak 1
  • 3.saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak. Data: Urriak 2
  • 4.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak. Data: Urriak 3
  • 5.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ. Data: Urriak 4

Aipatutako arloei buruzko azalpen teorikoez gain, bakarkako ariketa eta taldekako lanen bitartez osatuko da prestakuntza-ibilbidea.

Argibideak eta izen-ematea:

  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea. Urdaneta bidea, 6, 20800 Zarautz
  • Ordutegia: 4 orduko saioak izango dira, goizez; 09:30etik 13:30era

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN            
  • Ekintzailearen izen-abizenak edo enpresaren izena      
  • Jarduera-sektorea
  • E-mail  
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino) 
Tel. 943 890808

enpresasustapena@urolakosta.eus

www.ekiten.org