Berriak

Atzealdea

Aukera eskualdeko enpresentzat, proiektuak garatzeko

Eskualdeko gazte kualifikatuek garatuko dituzte, tutoretza eta aholkularitzarekin. Esku artean bideratu nahi duzun proiekturen bat baldin baduzu, eman izena!

2016·03·08


Talentu Ihesa Ekiditen programaren aurreko bi deialdien arrakasta ikusirik, Urola Kostako Udal Elkarteak programa honen hirugarren edizioa jarri du martxan, HAZILAN praktika-programaren baitan.

Helburua da eskualdeko gazte kualifikatu eta eskualdeko enpresak harremanetan jarri eta elkarlana bultzatzea. Hortaz, enpresa-proiektuak dituzten enpresen bila ari gara.

Eskualdeko gazte kualifikatuen taldea ikastaroa egiten ari da. Gazte horien ikasketak eta esperientzia kontuan hartuta, gara ditzakegun proiektuen zerrenda egin dugu.

Ondoko zerrenda honetako gaien inguruko proiekturen bat garatu nahi baduzu, eskualdeko gazte baten laguntza eta aholkularitza espezizalizatua emango dizkizugu:

  • Produktu berrien bideragarritasun plana
  • Lehiakideen analisia
  • Living lab, coworking edo Fab Lab
  • Kostuen azterketa
  • Gizarte erantzukizun korporatiboa
  • Energia eraginkorreko analisia
  • Komunikazioa 2.0
  • Analisi ekonomiko-finantziarioa
  • Marketing plana
  • Fisioterapia zerbitzuak
  • Administrazio kudeaketa
  • Turismo-jarduerak
  • Ingeniaritza jarduerak
  • Enpresetan euskararen erabiliera sustatzeko plana

Proiektuak apiriletik ekainera garatu behar dira. Udal Elkarteak izendatutako tutore-aditu baten laguntza izango duzu. Gazte horiek Udal Elkartearen egoitzan egingo dute lan.

Zuen enpresan proiektu berri bat abian jarri edo martxan duzuen proiektu bati laguntza eman nahi badiozue, jarri gurekin harremanetan.

Programa hau eskualdeko enpresentzat %100 diruz lagunduta dago.

Informazioa eta izena ematea

Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)

Tel. 943 890808 enpresa@urolakosta.eus