Berriak

Atzealdea

Eskualdeko enpresei bideratuta, zibersegurtasunari buruzko jardunaldia eta ikastaroa izango dira azaroan

Azaroaren 21ean izango da informazio jardunaldia. Ikastaro praktikoa, azaroaren 29an eskainiko da

2016·02·05


Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarritako “Zibersegurtasuna Urola Kostako enpresa ehunean” ekimenaren baitan, eskualdeko enpresa arduradunei bideratutako aurrez aurreko bi saio antolatu dira azarorako. Alde batetik, zibersegurtasunari buruzko 2 orduko informazio jardunaldia eskainiko da. Bestetik, 4 orduko ikastaro praktikoan parte hartzeko aukera izango da. 

Gaur egun, ezinbestekoa da enpresek euren sistema informatikoak babesteko neurriak hartu ditzaten. Horretarako, hainbat jarraibide eta protokolo ezarri behar izaten da. Udal Elkartetik sustatutako ekimen berritzaile honen bitartez, eskualdeko enpresei laguntza eta aholkularitza eskaini nahi zaie. Zibersegurtasunaren alorrean urrats berriak eman ditzaten, nagusiki, bi dira ekimenaren helburu nagusiak:

  • Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa izatea
  • Zibererasoei aurre egiteko, eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea

INFORMAZIO JARDUNALDIA

Hizlariak:

  • Igor Unanue, S21sec etxeko bazkidea
  • Andoni Valverde, Iberdrolako segurtasun arloko arduraduna

Data: Azaroak 21, 09:15 – 11:15 (2 ordu)

Helburua: Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa eskuratzea.  

 

IKASTARO PRAKTIKOA

Hizlaria: Miguel Fernández, Mondragon Unibertsitateko irakaslea

Data: Azaroak 29, 09:15 – 13:15 (4 ordu)

Helburua: Zibererasoei aurre egiteko eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea eta enpresa bakoitzaren errealitatera egokitzeko aholkuak jasotzea.

  •  Norberaren ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da

Lekua eta ordutegia: Bi ekimenak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da; aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da.

Norentzat: Proiektuaren hartzaileak, bereziki, 10-99 langile dituzten eskualdeko enpresak dira. Ekimenak %100 diruz lagunduta daude Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat.

Informazioa eta izen-ematea

Hauetako ekimenen batean parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan: