Berriak
Atzealdea

Eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko workshop-a egingo da ostiralean

Guztira, 30 eragile inguru elkartuko dira Orioko Bodega Katxiñan

2019·02·12


Bigarren urtez jarraian, Orion egingo da eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko workshop-a. Urola Kostako Udal Elkarteak gidatuta, Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak antolatu du ekimena. Bertako partaide dira eskualdeko turismo alorreko 9 enpresa: Experientziak, Arazi, Basque Destination, Aterian, Egona, Bodega Katxiña, Begi Bistan, Maisor eta San Prudentzio Hotela.

Aurten, Kongresu eta Ekitaldiei dagokien, eta MICE izenez ezagutzen den turismo alorra izango du ardatz topaketak. Euskadiko agentziez gain, Nafarroa eta Errioxako zenbait agentziek ere hartuko dute parte. Guztira, sektoreko 30 eragile inguru elkartuko dira ostiraleko lan-saioan. Ekitaldia goizeko 09:30ean hasiko da Orioko Bodega Katxiñan.

Ekimenaren helburua da turismoan lan egiten duten eragile eta enpresen arteko harremanak landu eta indartzea gure eskualdeko turismo-jarduera sustatzeko. Horretarako, hainbat lan-dinamikez gain, bizipen-esperientzietatik abiatu eta zenbait produktu eta zerbitzu gozatzearekin batera emango da Urola Kostako eskaintzaren berri.