Berriak
Atzealdea

Eskuragarri babes-materialen Urola Kostako hornitzaileen zerrenda

Udal Elkarteko Garapen Agentziak Norbera Babesteko Ekipamenduen (NBE) eta bestelako babes-materialen eskualdeko hornitzaileen zerrenda osatu du.

2020·05·26


Udal Elkarteko Garapen Agentziak Norbera Babesteko Ekipamenduen (NBE) eta bestelako babes-materialen eskualdeko hornitzaileen zerrenda osatu du.

Hona hemen ikusgai zerrenda.

Babes-materialen eskualdeko hornitzaileen zerrenda_2020-06-01 

Zerrenda ondorengo babes-produktu edota zerbitzuak eskaintzen dituzten eskualdeko  enpresa hornitzaileei dagokie:

  • Babes-itxiturak
  • Aurpegirako biserak eta bestelako babes-materialak
  • Binilozko eta nitrilozko eskularruak.
  • Gel hidroalkoholikoa.
  • Maskarak.
  • Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak, gainazaletan nahiz produktuetan eragin eta birusa ezabatzeko. 
  • Desinfekzio zerbitzua.

Hornitzaileen zerrendan parte hartzeko, babes-materialen ekoizle eta banatzaileek ezinbestean bete beharko dute ondorengo izen emate orria

Informazio gehiago:

Urola Kostako Udal Elkartea

(Rakel Calvo, Idoia Etxarri)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943890808