Berriak
Atzealdea

Eskuragarri etxerako-zerbitzua edota eramateko- zerbitzua eskaintzen duten Urola Kostako ostalaritza establezimenduen zerrenda

Helburua da herritarrei herriz herriko eskaintzaren berri ematea eta bertako kontsumoa bultzatzea

2020·12·04


Ostalaritza sektoreak bizi duzuen ziurgabetasun eta itxialdi egoeraren aurrean, Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen bideratu ditu. Sektorea babestu eta ostalaritzako profesionalen alboan egoteko konpromisoa berrestera dator lanketa.  

Zehazki, Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentziak laguntza ekonomikoen inguruko aholkularitza eskaini die sektoreko profesionalei. Eskualdeko ostalariei zuzendutako prestakuntza-ikastaro zehatzak ere antolatu dira. Are gehiago, lankidetza zubiak ere eraiki dira, eskualdeko 5 udalen eta udalerrietako merkatari eta ostalarien elkarteen artean, aurrera begira jorratu beharreko ildo nagusienak zeintzuk izan beharko luketen adosteko.

Elkarlan horren baitan, gaur gaurkoz, jakien eta edarien etxerako-zerbitzua edota establezimenduan bertan jaso eta eramateko zerbitzua eskaintzen duten eskualdeko ostalaritza establezimenduen zerrenda osatu da. Helburua da herritarrei herriz herriko eskaintzaren berri ematea eta bertako kontsumoa bultzatzea.

Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean dago eskuragarri zerrenda.

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943890808

Proiektu hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa»ren baitan (2020ko deialdia, GAO, 2020-06-29, 121 zk).