Berriak

Atzealdea

Etxean edo auzoan konposta egiteko izena emateko epea zabalik

Izena eman dezakete Aia, Getaria, orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrek

2016·05·12


Urola Kostako Udal Elkartea hainbat ekimen ari da bideratzen 2016an konpostaren planaren barruan: jarraipena autokonpostagailua jarria duten familiei, auzoan konposta egiteko eremuetara bisita hilero, Zisare programa (konposta ikastetxeetan)…

Horren haritik, beste deialdi bat jarri dugu martxan interesa duten Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrek konposta egiteko izena emateko.

Interesa duten herritarrek konposta egin dezakete etxean edo auzoan. Baratza, lorategi edo berdegune bat baizik ez da behar.

Izena ematen dutenei honakoa emango diegu:

  • Prestakuntza: konpostagailua muntatzeko eta erabiltzen ikasteko
  • Konpostagailua
  • Laguntza zerbitzua

Izen-ematea:

Izena emateko epea amaituko da ekainaren 3an

Izena emateko bete eta bidali beheko formularioa edo deitu telefonoz (943890808).

Konpostaren plana, datuak, gidaliburua... hemen.