Berriak

Atzealdea

Famtrip saioa, eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko

4
Azaroaren 16an egin zen famtrip saioa, Euskadiko turismo sektoreko profesional eta enpresei eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko.

2016·11·20


Joan den azaroaren 16an “famtrip” saioa antolatu eta burutu genuen, Urola Kostako Udal Elkarteak eta bost udalerrietako turismo teknikariek, Kultur Lan Bi, Begi Bistan eta San Prudentzio hoteleko arduradunen laguntzarekin.

Famtrip saioak turismoaren arloko profesionalentzat antolatutako bidaia eta bisita turistikoak dira, lurralde jakin bateko turismo eskaintza bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko.

Azaroaren 16an egindako famtrip saiora Euskadin lanean diharduten turismo sektoreko hainbat profesional bertaratu ziren. Etorri ziren enpresek talde txiki eta bereziekin egiten dute lan eta, gehienbat, atzerriko turistekin.

Ekitaldia goizeko 9.30ean hasi zen Zumaian, Flysh-aren ibilbidearekin. Ondoren Getariara joan ginen, Balentziaga Museora. Jarraian, Zarautzera jo genuen, Toldotxo pintxoa dastatu eta biotopoan barrena ibilbidea eginez. Goiza bukatzeko Katxina Jatetxean “bisiguaren esperientzia” bizi izan zuten. Arratsaldean Aiara joan ginen, herrigunea bisitatzera, eta amaitzeko bertako gaztagileen produktuen dastaketa egin genuen.

Egun eraginkorra izan zen eta gonbidatuak gustura joan ziren aurkeztutako produktuen eskaintzarekin.

1 2 3 4