Berriak

Atzealdea

Geolokalizatu zure enpresa

Udal Elkarteak laguntza eskainiko die eskualdeko enpresei Interneten geolokalizatzeko. Eskualdeko enpresen %15 egoki geolokalizatuta daude, %50 desegoki (datuak oker, geo erreferentzia ez da zuzena, argazki desegokiak...), eta %35 bilaketatan ez da agertzen.

2017·01·11


Interneten aroan bizi gara eta eskualdeko enpresentzat garrantzitsua da egoki geolokalizatuta egotea, bezero, hornitzaile eta interesa duten pertsonek Internet bidez arin eta egoki lokalizatu ahal izateko.

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak “Geolokalizatu zure enpresa” ekimena jarri du martxan, eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).

Eskualdeko enpresak google mapsen egoki geolokalizatu daude?

Abenduan zehar eskualdeko industrialdeetan dauden enpresak Interneten (google mapsen) nola geolokalizatuta dauden aztertu dugu. Emaitza esanguratsua da: eskualdeko enpresen %15 (59 enpresa) egoki geolokalizatuta daude, %50 (177 enpresa) desegoki daude (datuak oker daude, geo erreferentzia ez da zuzena, argazkirik gabe edo argazki desegokiekin), eta %35 (114 enpresa) bilaketatan ez da agertzen (ez daude geolokalizatuta).

Zer da egoki geolokalizatuta egotea?

Egoki geolokalizatuta egotea da, batetik, enpresaren datuak zuzenak izatea eta, bestetik, enpresaren produktu edo zerbitzua argi zehaztea:

  • geo erreferentziaren koordenatuak zuzenak izatea
  • idatziz emandako datuak zuzenak izatea: helbidea, telefonoa, Internet helbidea, posta elektronikoa
  • enpresaren zerbitzu edo produktuen definizio egokia agertzea
  • argazki egoki bat erakustea

Gure laguntza: nola egin

Enpresa bat geolokalizatzea erraza da, baina eguneroko lan martxarekin zaila izaten da horretarako tarte bat hartzea. Hori dela eta, ekimen bat jarri dugu martxan, nahi duten enpresei beren enpresa geolokalizatzen laguntzeko. Lanik handiena guk egingo dugu. Enpresak minutu gutxi batzuk eskaini beharko dizkio egiteko horri.

Interesa baduzu, honakoa egin behar duzu:

  • Gurekin harremanetan jarri
  • Zure enpresaren geolokalizazioa nola dagoen esango dizugu: ondo, hobetzeko..
  • Laguntza zehatza emango dizugu

Informazio gehiago, bideoa eta izen-ematea hemen

Ekimenaren babesleak

Ekimena Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen eta kudeatzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babes eta diru-laguntzarekin (enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2016ko programa).