Berriak

Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak enpresa txikientzat, diagnostiko teknologikoak egiteko. Gipuzkoa Industria 4.0

Diru-laguntzak dira fabrikazio aurreratua eta Industria 4.0. estrategiarekin bat egiten duten estrategiak definitzeko

2016·06·07


Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntza deialdia egin du, Gipuzkoako enpresa txikientzat, Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0. estrategiarekin bat datozen estraetgiak definitzeko.

Onuradunak: Gipuzkoako enpresa txikiak: 50 pertsona baino gutxiagori lana ematen dion enpresa, baldin eta haren urteko negozio edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa bada.

Xedea: Diruz lagundu ahal izango dira enpresen lehiakortasuna hobetzeko estrategia propio bat definitzeko laguntza teknikoak dakartzan gastuak, betiere, Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0. estrategiarekin bat egiten badute.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Diagnostiko teknologikoaren garapena.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak:

Kanpoko aholkulariek emandako aholkularitza zerbitzuen kostuak.

Portzentajeak eta gehieneko diru laguntza:

  • Kostuaren % 50.
  • Gehieneko zenbatekoa: 5.000 euro

Laguntza emateko modalitatea: Lehiaketa bidez.

Eskaera epea: Ekainaren 8tik uztailaren 8ra.

Eskaera egiteko: www.gipuzkoa.eus/subvenciones

Informazio gehiago eskuratzeko:

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA 

Tel. 943 89 08 08 - enpresa@urolakosta.eus