Berriak

Atzealdea

Aurkezpena: Gipuzkoako nekazaritza eta Elikadura sektoreko enpresen Erosketa Zentralaren sorrera

Eskualdeko hiru enpresa ari dira lankidetzan erosketa zentrala sortzeko, Aroa, Ezkurtxerri eta Maisor

2017·05·11


2015 eta 2016an Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen bideratu zituen, nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresen lankidetza sustatzeko. Lanketa horretatik abiatuta, gaur egun sektore horretako eskualdeko hiru enpresa (Aroa, Ezkurtxerri eta Maisor) elkarlanean ari dira, Gipuzkoako Erosketa Zentrala abian jartzeko lehen urratsak ematen. Lehenengo oinarriak ezarri ostean, antzeko profila duten enpresei euren proiektua aurkeztu eta ezagutarazi nahi diete.

Erosketa zentrala abian jartzeko ezinbestekoa da kide berriak lortzea eta asmo horrekin eskualdeko nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei euren proiektua azalduko diete, aurkezpen jardunaldian:

  • Data: 2017/05/22 (astelehena)
  • Ordua: 9:30-11:00
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Abendaño industriagunea, Zarautz)
  • Hizlariak: Aroa, Ezkurtxerri eta Maisor enpresen ordezkariak

Nekazaritza eta elikadura sektoreko edozein enpresari zuzendutako jardunaldia da. Zatozte proiektua ezagutzera!

Informazio gehiago eta izen ematea (emailez):

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus