Berriak
Atzealdea

Eskaintza zabaldu eta hainbat berrikuntzekin dator KOSTA GASTRONOMIKA turismo eskaintza

Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da aurtengo esperientzia gastronomiko berriez gozatzeko.

2019·06·18


Eskualdeko hainbat enpresa- ordezkariekin batera, aurkezpenean izan dira Edurne Echeverria (Urola Kostako Udal Elkarteko turismo teknikaria), Esther Facchin (Zarauzko Turismo Bulegoko zuzendaria), Igor Iturain (Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria) eta Maite Cruzado (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria).

2019ko berrikuntzak

Berrikuntzen artean nabarmentzekoak dira Euskararen enigma, txotx eta itsas esperientziak, baita euskal baserriaren sekretuak ezagutu, lagun artean edo koadrilan poteatu, eta euskal txerria bere ingurunean ezagutzeko aukerak ere.

Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da aurtengo esperientzia gastronomiko berriez gozatzeko.  Gainera, euskarazko eta gaztelerazko eskaintzaz gain, esperientzi horietako batzuk ingelesez nahiz frantsesez bizitzeko aukera izango da.

  • Zumaia: Euskararen enigma

Ezagutu Europako kulturarik zaharrenetariko bat; garai bateko arraina saltzeko aretoa eta  dastatu pintxo bat elkarte gastronomiko batean. Kontsultatu datak. Prezioa: 15€.

  • Zumaia: Euskal baserriaren sekretuak

Nolakoa da eguneroko bizimodua euskal baserri batean? Ezagutu bertatik- bertara baserriko bizilagun eta animalien egunerokotasuna. Sagardo eta gazta dastatzeko aukera eskainiko da. Larunbatetan, 11:30ean. Prezioa: 10€.

  • Getaria: Itsas esperientzia   (Ingelesez eta frantsesez egiteko aukera)

Itsas kontserbak nola egiten ikusi eta ikasteko aukera paregabea. Bisitarekin batera, antxoa, hegaluzea eta txakolin dastatzea. Ostiraletan, 11:30ean. Prezioa: 22€

  • Getaria: Basqueporks (euskal txerria)

Ezagutu euskal txerria bere ingurune naturalean. Jakina, bisitaren ondoren bertako produktuak dastatzeko aukera izango da. Larunbat eta igandetan, 11:00etan. Prezioa: 15€

  • Zarautz: #txotx!

Inguru paregabeaz gozatzearekin batera, dastatu sagardoa eta ezagutu bere historia zirraragarria. Larunbat eta igandetan, 11:00etab. Prezioa: 10€

  • Zarautz: Lagun artean (Ingelesez egiteko aukera)

Ezagutu Zarauzko historia eta bitxikeriak koadrilan (lagun artean) poteatu bitartean Larunbatetan 19:30etik aurrera. Prezioa: 25€

  • Getaria: Txakolinaren txinparta

Bisita egitearekin batera, dastatu txakolina eta bertako bestelako produktuak. Aurrez erreserba egin behar da. Larunbat eta igandetan, 11:30ean edota 12:30ean hasita. Prezioa: 15€ pertsonako. 

  • Aia: txotx + menua

Gozatu sagardotegietako menu tradizionala. Aurrez erreserba egin behar da. Larunbat eta igandetan, 12:30ean. Prezioa:  36€ pertsonako. 

Berrikuntzez gain, Kosta Gastronomikaren eskaintza zabala eskura duzue, hemen:

Erretserbak eta informazio gehigarria

Erretserbak egin edota informazio gehiago nahiz izanez gero, jo Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetara, edota ondorengo webgunera