Agenda

Atzealdea

Hazilan, 3. edizioa: informazio saioa

Eskualdeko gazte langabeentzako eta eskualdeko enpresentzako programa
1 OTS

Informazio-saioa Hazilan programaren xehetasunak azaltzeko

Informazio-saioa egingo dugu, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko:

  • Eguna: otsailak 1
  • Ordua: 10:00-11:00
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz)

Hazilan, 3. edizioa

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren hirugarren deialdia egin du. 2016an bi edizio egin ditugu eta, orain, 2017ko lehenengo taldea osatuko dugu. Jardunaldi bat egingo dugu otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

2016an egin ditugun 2 edizioetan 38 pertsonek hartu dute parte. Gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan...) 13 enpresetan.

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Nori zuzenduta dago?

20-35 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiago