Agenda

Atzealdea

Hazilan, 4. edizioa: sare sozialak eta datuen babesa. Informazio saioa.

Eskualdeko gazte langabeentzako eta eskualdeko enpresentzako proiektua
17 MAI

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren laugarren deialdia egin du. Orain arte egin ditugun 3 edizioetan 47 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 17 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...).

Oraingo hau laugarren edizioa da. Laugarren edizio honetan sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa gaiak landuko dituzte parte hartzaileek.

Informazio-saioa

Programaren xehetasunak azaldu eta argitzeko informazio-saioa egingo dugu, interesa duten guztientzat:

  • Eguna: Maiatzak 17
  • Ordua: 10:00
  • Lekua: Udal Elkaretaren egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)