Berriak

Atzealdea

Hazilan, 4. edizioa: sare sozialak eta datuen babesa. Informazio saioa maiatzaren 17an.

Eskualdeko gazte langabeentzako eta eskualdeko enpresentzako proiektua. Informazio-saioa maiatzaren 17an, 10:00etan, Udal Elkartearen egoitzan.

2017·05·15


Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren laugarren deialdia egin du. Orain arte egin ditugun 3 edizioetan 47 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 17 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...).

Oraingo hau laugarren edizioa da. Laugarren edizio honetan sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa gaiak landuko dituzte parte hartzaileek. Gai horiei buruzko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresetan proiektuak landuko dituzte, ikasitako praktikan jartzeko.

Enpresa txiki eta ertainetan zaila izaten da gai horiek (sare sozialak eta datuen babesa) landuko dituzten langile espezializatuak edukitzea eta eguneroko lan martxarekin sarri albo batera geratzen dira. Hazilan programaren laugarren edizio honetan parte hartzen dutenek ezagutza, tresna eta baliabideak eskuratuko dituzte enpresetan gai horiek kudeatzeko, enpresaren jarduera edozein dela ere.

Informazio-saioa

Programaren xehetasunak azaldu eta argitzeko informazio-saioa egingo dugu, interesa duten guztientzat:

  • Eguna: Maiatzak 17
  • Ordua: 10:00
  • Lekua: Udal Elkaretaren egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Laugarren edizioa: sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko (80 ordu) eta, ondoren, TALENTU IHESA fasea, community manager espezialitatean (305 ordu).

Izen ematea: maiatzaren 3tik maiatzaren 26ra.

Argibideak, xehetasunak, egutegia, ordutegia... hemen

Programa operatiboa 2014-2020

Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak).