Berriak

Atzealdea

HAZILAN programako parte hartzaileek lehen fasea amaitu dute. Irailean marketin digitalari buruzko prestakuntza eta enpresekin proiektuak.

4
Marketin digitalaren arloko prestakuntza jaso eta proiektu zehatzak garatuko dituzte iraletik abendura eskualdeko enpresentzat.

2017·07·21


HAZILAN programako parte hartzaileek lehen fasea amaitu dute. Irailean marketin digitalari buruzko prestakuntza jaso eta enpresekin proiektuak garatuko dituzte.

HAZILAN programako 4. edizioko parte-hartzaileek amaitu dute lehen fasea. Bertan gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landu dituzte (proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea…).

Bigarren faseari (Talentu Ihesa Ekiditen) irailean ekingo diete. Bigarren fasean, alde batetik, 200 orduko prestakuntza jasoko dute marketin digitalaren arloan eta, bestetik, proiektuak garatuko dituzte eskualdeko enpresekin elkarlanean. Enpresen proiektu horietan honako edukiak landuko dituzte:

  • Enpresaren sare sozialen estrategia garatu eta SEO/SEM posizionamendua hobetu
  • Enpresaren bloga garatu
  • E-maila marketina, zozketak eta online publizitatea
  • Online komunikazioaren legediaren jarraibideak

Proiektuak irailetik abendura bitartean garatuko dituzte eta Udal Elkarteak izendatutako koordinatzaile baten laguntza izango dute.

Hazilaneko edizio honetan, 15 pertsona hasi ziren, eta, dagoeneko, batek lana topatu duelako utzi egin gaitu. Guztira, 12 emakume eta 2 gizon ari dira parte hartzen. Hazilanen, 20-44 urte bitarteko herritarrek parte hartu dezakete. Oraingoan, 20-30 urte bitarteko 3 pertsona ari dira parte hartzen, 31-40 urte bitarteko 6 eta 41-44 urte bitarteko 5. Parte-hartzaile guztiak eskualdekoak dira: 8 zarauztarrak, 5 zumaiarrak eta aiar 1.

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Informazio gehiago

 

1 2 3 4