Agenda

Atzealdea

Jardunaldia enpresentzat: 2016ko diru-laguntza eta programak

Udal Elkarteak antolatutako programen eta SPRIk aurreikusitako diru-laguntzen informazioa eskainiko dugu.
3 OTS

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat programa jarriko ditu martxan 2016an enpresentzat. Hori dela eta, programa horiei buruzko informazioa emateko jardunaldia antolatu dugu eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).
 

Horrekin batera, SPRIk 2016an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntzen berri ere emango dugu.

Jardunaldia noiz eta non:

Eguna eta ordua: Otsailaren 4an 12:30ean,

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

 

Izena eman