Agenda

Atzealdea

Hazilan proiektuaren aurkezpena

20-35 urte bitarteko gazte kualifikatuak eskauldeko enpresatan laneratzea helburu duen proiektua da.
1 OTS

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN proiektua jarri du martxan. Eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta eskualdeko enpresak uztartuko dituen ekimena da.

Aurkezpena noiz eta non:

Eguna: otsailak 2

Ordua: 13:30

Non: Udal ELkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Parte hartzaileak: Udal Elkarteko lehendakaria eta teknikariak, Garapen Elkarteko presidentea eta eskualdeko udaletako ordezkariak.

 

Programa operatiboa 2016-2020

Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak). Proiektuaren 5 urteko aurrekontu osoa (20 garapen agentziena) 6.000.000,00 eurokoa da eta gure eskualdeko proiektuarena 318.000,00 eurokoa. Hazilan proiektuaren helburua da 20 eskualde horietan 5.000 lanpostu sortzea, horien %55 emakumeentzat.