Berriak

Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Elkanoren Lehorreratzea dela eta

Oharra, Getariako eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat, Elkanoren Lehorreratzea dela eta

2018·08·03


Elkanoren Lehorreratzea dela eta, datorren asteartean (abuztuak 7) Getariako eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, ordutegi honetan:

  • Getaria: 10:30etik aurrera
  • Zumaia: 12:30etik aurrera

Bi herri horietako hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten da eta, beraz, herri batean aldatu behar izateak besteari eragiten dio. Kasu honetan, Elkanoren Lehorreratzea dela eta aldatuko da bilketaren ordutegia.