Berriak

Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, San Pelaio jaiak direla eta

Oharra, Zarautz eta Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat, San Pelaio jaiak direla eta

2018·06·21


San Pelaio jaiak direla eta, datorren astelehenean (ekainak 25) Zarautz eta Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, ordutegi hauetan:

  • Zarautzen 10:00-13:00
  • Orion 13:00-14:00

Bi herri horietako hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten da eta, beraz, herri batean aldatu behar izateak besteari eragiten dio. Kasu honetan, San Pelaio jaiak direla eta aldatuko da bilketaren ordutegia.