Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Zarauzko triatloia dela eta

Oharra, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat, Zarauzko triatloia dela eta

2019·06·06


Zarauzko triatloia dela eta, datorren larunbatean (ekainak 8) merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, ordutegi hauetan:

  • Zarautzen 09:30etatik aurrera
  • Orion 12:30etatik aurrera
  • Getarian 09:30etatik aurrera
  • Zumaian 10:30etatik aurrera